Udalak antolatutako Zuhaitz eguna martxoaren 20an egingo dute. 10:30erako egin dute hitzordua Asentzioko sarreran. Aparkalekutik oso gertu dagoen gune batean egingo dituzte aurten landaketak. Udal brigadako langileek landaketak egiteko zuloak eginda utziko dituzte. Adierazi dutenez, 26 zuhaitz eskatu dituzte domekan Asentzion landatzeko. Hara joaten diren guztiek izango dute ekimenean parte hartzeko aukera.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.