Erretiratuen elkarteak urteko batzar orokorra deitu du

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko martxoaren 16a

Aurreko ekitaldiko balantze ekonomikoa eta 2011rako ekintza proposamenak izango dituzte besteak beste berbagai.

Elgetako Xalbadorpe elkarteko bazkideak hilaren 16an, eguaztena, egingo den batzar orokorrera deituta daude. 17.30ean elkartuko dira Ozkarbi elkartean hainbat gai aztertzeko; balantze ekonomikoa, 2011rako ekintza proposamenak... Gai zerrendan jasota ez badago ere, Presidente berria ere aukeratu beharko dute izan ere Zezilio Totorikaguenaren heriotzaren ostean azken hilabeotan Pedro Mari Uberak, presidente ordeak, egin ditu presidente lanak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak