Egitaraua guztiz zehazteke dute oraindik. 19:30ean emango diote hasiera Elgetako frontoian baina antolatzaileek ez dakite momentuz talde txuri-gorritik ze ordezkari bidaliko dituzten. “Tamalez, azkeneko unera arte ez dugu jakingo ze jokalari etorriko diren taldeak, egun berean, Alavesen aurkako lagunartekoa jokatu behar du-eta”, adierazi du lagunarteko presidente Felix Irizarrek. “Dena den, Athletic-eko zuzendaritzatik ziurtatu digute bidaliko duten delegazioa goi mailakoa izango dela
Egitaraua
Aurkezpen ekitaldia 19:30ean hasiko da Elgetako frontoian. Aurreskua dantzatuko dute eta oroigarri bana jasoko dituzte Athletic-eko zuzendaritzak eta Elgetako lagunarteak. “Espero dugu jokalariak bertan egotea eta Elgetako txikiekin argazkiak ateratzeko aukera izatea”. Ondoren egingo den afarirako 20 bildots erreko dituztela jakinarazi dute.