Udalak herritarren laguntza eskatu du Mundumira antolatzeko

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko martxoaren 14a

Zirkulazioa bideratzeko eta garbiketa lanak egiteko beharko da herritarren laguntza.

Eguaztenean, hilak 9, elkartu zen lehenengo aldiz Mundumira batzordea. Hogei bat lagunen aurrean antolatzaileek egitarauaren zirriborroa eta guneak non kokatzea pentsatu duten azaldu zuten.
     Maiatzaren 28rako eta 29rako antolatu dira ekitaldi nagusiak. Mundumirako agertoki nagusia Herriko Plazan egongo da eta Gudarien bidean zirkulazioa itxita egongo da. Salbador kalean gastronomia azokako  postuak egongo dira; Gudarien bidean mendi eta senderismo azoka; San Roke kalean artisautza azoka egongo da eta gobernuz kanpoko erakundeen elkartasun azoka Maalan.

     Umeen gunea frontoiko kantxan egongo da eta akanpatzeko lekua ipiniko dute gaztetxearen beheko aldean. Frontoian Euskal Herriko boulder txapelketa jokatuko da eta autokarabanendako gunea El Casco enpresaren inguruan kokatuko dute, Pagatza industrialdean. Aparkaleku nagusia ere Pagatzan egongo da; 750 aparkaleku zenbatu dtuzte.

Herritarren kolaborazioa

Zabalik dago apirilaren 1era arte Mundumiran laguntzeko izenemate epea. Udalak aurreikusten du 80 herritar beharko direla txanda guztiak betetzeko. Hurrengo batzarra apirilaren 7an egingo dute,

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak