Elgetako gaztetxeak 15 urte beteko dituen honetan lokala auzolanean txukuntzeko dei egin dute. "Lau egun horietan gaztetxean falta egiten duten konponketa eta txapuza ezberdinak egingo ditugu: sabaia, zuloak, telak, margotze lanak… Denon artean sekulako gaztetxea lortuko dugu, gutxienez beste 15 urtean bertan ondo pasatzen jarraitzeko", adierazi dute deitzaileek. Lau egun horietan 10:00etan egin dute hitzordua.