Bideberri mankomunitateak antolatuta, datozen asteotan, 12-18 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoendako lau formazio saio egingo dira Elgetan. AGIPAD elkarteko prebentzio taldeko zuzendari Pakita Mateosek gidatuko ditu saiook. Hilaren 15ean, eguaztena, egingo da lehenengoa, 19:30etik 21:00etara.
Formazio saio horietan, nerabezaroarekin lotuta dauden hainbat gai landuko dituzte, guztiak gaurkotasun handikoak; familia osoarendako aldaketa garaia, komunikazioa familian, arauak edo mugak eta drogak.