Asentzioren egoera eztabaidagai izan zuten plenoan

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko martxoaren 12a

EAJko zinegotzi Patxi Basaurik plenoan galdetu zuen bidea nork konpondu behar duen.

Asentzioko bidea egoera txarrean dago. Pinua ateratzen aritu dira eta kalteak nabariak dira. Gaia hizpide izan zuten martitzeneko plenoan. EAJko zinegotzi Patxi Basaurik egin zuen galdera: "Nork konponduko du Asentzioko bidea?". Oxel Erostarbe alkateak adierazi zuen ez dagoela hitzarmenik Angiozarko ordezkariekin eta Udalak ez duela oraindik gai horren inguruan erabakirik hartu. Basaurik erabaki bat hartzeko exijitu die udal arduradunei. "Agintaldiko patata beroa da eta erabakia ez hartzearren luzamenduetan zabiltzate", esan zuen.

Ez dago hitzarmenik

     Oxel Erostarbe alkateak esan zuen konpondu egin beharko direla bidean dauden zuloak, baina ez zuen argitu eginkizun hori nori dagokion. "Aurre-akordio bat idazten ari gara Angiozarkoekin, baina ez dugu momentuz ezer sinatu. Adostuta dago itxitura bat ipintzea ibilgailuei sarrera oztopatzeko, baina ez dago adostasunik Asentziori eman behar zaion erabileraren inguruan ezta guneak eskatzen duen mantenuaren inguruan ere; belarra moztu, zuloak konpondu eta antzerako lanen inguruan."

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak