Aratusteek askotariko mozorroak ekarri dituzte Elgetara ere

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko martxoaren 5a

Bariku gauean aurreko urteetan baino jende gutxiago ibili da, eta kalteak egon dira.

'Piraten bizitza hoberena da' ozen abestu zuen eskolako neska-mutikoek Herriko plazan. Umeen desfilearekin hasi zen festa Elgetan eta bariku gauean ordu txikiak arte mozorrotuta kalean ibili denik ere egon da. Tarte horretan txokolate-jana, umeendako antzerkia, disko-mozorro festa eta parranda egon dira herrian. Orokorrean baina aurreko urteetan baino jende gutxiago ibili dela esan dute tabernariek eta mozorrotu, jende gutxiago ere mozorrotu dela adierazi dute.

Kalteak

Lorontziak apurtuta eta erdiguneko semaforoen kableak tiraka lekutik aterata... Zenbait lagunek kalteak eragin dituzte herriko gune ezberdinetan eta arrazoi horregatik aste bukaeran itzalita egon dira erdiguneko semaforoak horrek sortzen duen arrisku egoerarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak