Mundumira prestatzen hasteko lehenengo herri batzarra

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko martxoaren 9a

Batzar horretan programaren borradorea eta herrian egongo diren gune desberdinak aurkeztuko direla adierazi dute Udaletik.

Maiatzaren 28an eta 29an egingo da Mundumira jaialdia Elgetan. Prestaketa lanekin hasita daude bai Debagoieneko Mankomunitatea, Elgeta Udala eta Euskal Herria aldizkaria. Eguaztenean, martxoak 9, batzar irekia deitu dute elgetarrei programaren borradorea eta herrian egongo diren gune desberdinak aurkezteko. "Horretaz gain egongo diren beharrak ikusiko dira herritarrei horietan parte hartzea eskatzeko; trafikoa zuzentzen, adibidez", adierazi du Oxel Erostarbe alkateak.

Batzarra 19:00etan hasiko da udaletxeko osoko bilkuren aretoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak