12-18 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoendako proposamena egin du Bideberri Mankomunitateak. Martxoaren 15ean hasi eta lau martitzenez ordu eta erdiko formazio-saioak antolatu dituzte. Saio horiek 19:30etik 21:00etara egingo dituzte martxoaren 15ean, 22an eta 29an eta apirilaren 5ean.
Landuko dituzten gaien artean aurkitzen dira nerabezaroa aldaketa garaia, familia komunikazioa, arauak eta mugak eta familien jarrera drogen inguruan. Saio horietan parte hartzeko aurrez izena eman beharra dago. Martxoaren 4a, barikua, da horretarako azken eguna. Interesatuek udaletxera jo behar dute.