Itsasoa Elgetatik apur bat gertuago egongo da barikuan, martxoak 4. Herri Eskolako neska-mutikoak pirata, itsasmutil, naufrago eta urpekari mozorroak prestatzen ari dira egunotan. Baita bariku arratsaldean jendaurrean egingo dituzte dantzak ere.
Herri eskolako zuzendari Emma Igartuak aurreratu duenez 15:00ak aldera irtengo dira eskolaumeekin kalera eta eguraldi onarekin urteroko kalejira egingo dute Domingo Iturbe eta San Roke kaleetatik barrena. Herriko plazan amaituko dute bertan dantzak eskaintzeko. Eguraldi txarrarekin udal pilotalekuan izango da.