Hasiera batean kosta egin zitzaien arren, kontzertuak aurrea egin ahala, Espaloian zeudenak aulkitik jaiki eta dantzalekua joaten hasi ziren. Bikote gehienak emakumeek soilik osatzen zituten baina bertaratu ziren gizon gutxi batzuk ere animatu ziren dantza egitera.
Ez zen antolatzaileen balorazio beharrik izan, parte hartzaileen aurpegiak dena zioen-eta. Guztiek goraipatu zuten musika aukeraketak pisu handi izan zuela, izan ere kasu gehienetan gaztetako erromeriatan entzuten zuten musika baitzen.