Emandako xehetasunen arabera, atzo eguerdian izan ziren gertakariak. Polizia patruila bat Elgetako Pagatza industrialean zebilen ikusi zutenean ezezagun bat, enpresa baten hesia salto egin, eta barruko patiora sartu zela, txatarra edukiontziak zeuden lekura. Polizia ikustean, gizonezkoa ihes egiten ahalegindu zen.
Aurrekariak zituzten
Kanpoko aldean, bi lagun zituen furgoneta batean zain, ustez txatarra eramateko gertu. Ertzaintzak hiru lagunak identifikatu eta atxilotu egin zituen. Hirurak dira gizonezkoak eta jabetzaren kontrako delituak egitearren aurrekariak dituzte.