"Oztopoak oztopo, 2011 urte berri eta ilusionagarria dugu, hamaika aukera zabaltzen dizkigun urtea da. Elgetarroi ere, ilusio eta aukera berriak ez zaizkigu falta", adierazi dute. Urrats berriak emateko beharrezkoa ikusten dute indarrak batzea, baita aldaketarako ausartak izatea ere.
Herri programa osatzeko deia
"Aldaketa horren ahotsa herritarrok gara" adierazi dute. Horregatik, Herri Programa osatzeko herriko abertzaleei, ezkertiarrei eta independentistei prozesu horretan parte hartzeko deia luzatu diete. "Herriko etxe denetara inkesta bat banatuko dugu, eta inkesta horiek jasotzeko postontzia jarriko dugu plazan". Sarean ere web orria zabaldu dute; www.herriaprograma2011.net.
Elgetako Herri Programan jaso nahi dituzten gaien artean; krisia, prozesu demokratikoa, aldaketa politikoa eta soziala, euskara, emakumeen ahotsa, amalurra, nagusiak zein gazteak...