Apirilaren 14an Elgetara iritsiko den Korrika 17 prestatzeko elgetarren parte-hartzea eskatu dute Korrikaren bultzatzaileek. Hilaren 15erako deitu dute bigarren bilera. Korrika batzordea kultura etxean elkartuko da 19:00etan. Ibilbidea zehaztu behar da, kilometroak saldu behar dira, Korrika laguntzaile kanpaina zabaldu behar da...