Elgetako erretiratuek hitzordua dute zapatuan, hilak 19. Urtero dantzaldi bat antolatzen du eurendako Udalak eta aurtengoak badu eguna eta ordua. Gardoki taldearen musika doinuekin egingo dute dantzan aurten erretiratuek. Espaloian izango da, 18:00etatik 20:00etara.