Garden eta Asmo Txarrak taldeek kontzertua egingo dute gaztetxean

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko otsailaren 10a

Ondarruko bi taldeek Elgetako gaztetxean joko dute barikuan, hilak 11. Sarrera hiru euro da.

Asmo Txarrak taldeko hirukotea Elgetako gaztetxean izango da. '2010' dute lehen diskoa. 70. hamarkadako hard rock-ean oinarritzen da egiten duten musika, baina badituzte beste estilo batzuetako kantuak ere; pop rock, funky, rhythm and blues, blues-a... Garden taldea ere Elgetan izango da. Musika esperimentala egiten dute hauek. Emanaldia 22:30ean hasiko da.

Argazkiaren iturria

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak