Iraupen Luzeko ibilaldien finalisten jaia martxoan

Maider Arregi 2011ko otsailaren 10a

Martxoaren 13an, domekan, egingo da Euskal Herriko Iraupen Luzeko Ibilaldien 9. Zirkuituko Finalisten jaia. Izena eman nahi dutenek martxoaren 10era arte dute aukera www.emf-fvm.com eta  www.zirkuitua.com webgunetan.

Egitaraua

  • 07:15 Mendi ibilaldiaren hasiera: Kiroldegitik (Elgeta-Iguria-Udalatx-Elgeta). Izenematea: www.emf-fvm.com, www.zirkuitua.com. Martxoaren 10era arte.
  • 14:15 Mendi ibilaldiaren amaiera
  • 15:00 Bazkaria polikiroldegian
  • 16:30 Shebe Peña sarirako botazioa, 2010eko finalisten eskutik.
  • 17:00 2010eko finalistei diploma banaketa

Izenematea Elgetako Udalean

Tel.: 943 76 80 22 edo kultura@elgeta.net . Martxoaren 9ra arte. Prezioa 18 euro.

  Oharrak

  • 12tik eta 13ra bitarteko gaua pasa nahi dutenek landetxe bat izango dute eskura.
  • Polikiroldegia aurretiaz lo egiteko eskatzen dutenentzat prestatuko da, norberaren lo-zaku eta koltxoiekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak