Aspaldi honetan apurtuta dauden San Roke kale amaierako espaloiak. Baldosak apurtuta daude, eta, gune hori garaje irteera dela kontuan hartuta, berriak ipini bezain pronto apurtzen dira. Udalak erabaki du espaloi horiek txikitzea. "Metro bat inguru kenduko diegu", azaldu du Oxel Erostarbe alkateak. "Eta asfaltoa botako dugu bertan". Asteon elkartu dira udal arduradunak garajeetako jabeekin.