Udalak Bizikasirekin batera antolatutako ikastaroak interesa piztu du herrian. Bina orduko sei saio egingo dituzte. Saio horiek Ozkarbi elkarteko sukaldean egingo dituzte otsailaren 8an, 11n, 15ean, 16an, 22an eta 23an. Hamabi lagunek eman dute izena eta Sabrina Patoren esanetan garaiko barazkiekin plater sinpleak egiten ikasiko dute. "Lehenengo saioan zopa eta hanburgesa egingo ditugu". Gainera, elikadura osasuntsuaren oinarriak ere azalduko ditu. Hurrengo saioetan etorriko dira pasta ezberdinak, azukrerik gabeko postreak...