Otsailaren 15erako deitu dute hurrengo Korrika batzordea Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko otsailaren 4a

Duela bi urteko Korrika ez zen Elgetatik pasa; aurten apirilaren 14an iritsiko da Elorrio aldetik.

Asteon, eguaztenean, egin dute lehenengo Korrika batzordea herrian. "Lagun gutxi bertaratu ginela-eta, hurrengo batzorde ireki bat deitzeko asmoa daukagu", adierazi dute Korrikako arduradunek. Datorren martitzenerako, hilaren 15erako, egin dute deialdia. Kultura etxean elkartuko dira 19:00etan. "Herritar ororen parte hartzea da Korrika17 -k behar duena eta hori dugu helburu hurrengo batzordera begira", esan dute.

Elgetan, apirilaren 14an

Korrika apirilaren 14an izango dugu Elgetan. Elorriotik sartuko da Debagoienean eta aurreikusitako ordutegiak betetzen badira 04:40ak aldera iritsiko da gurera.

     Azken Korrika, 2009. urtean egindakoa, ez zen Elgetatik igaro. Lau urte dira, beraz, euskararen aldeko lasterketa gure herritik pasatzen ez dela. Orduan, Bergaratik gora etorri zen lasterketa eta lekukoa eta elurra zen bide bazterretan.

Egiteko ugari

Ibilbidea zehaztu, kilometroak eta Korrika materiala saldu... egiteko ugari dago hemendik eta apirilaren 14ra bitartean. Elgetako korrika batzordean parte hartu nahi izanez gero, hortxe hurrengo hitzordua; otsailaren 15ean, 19:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak