Santa Ageda bezpera egunean, hilak 4, koplak izango dira protagonista Elgetan ere. Badira egun batzuk Herri Eskolako neska-mutikoak koplak entseatzen ari direla. Ia egunero egiten dute saioa jangelan sartu aurretik.
Barikuan baserritar jantziak eramateko eskatu dute ikastetxetik. Arratsaldean, 14:30etik aurrera ibiliko dira kaleetan barrena koplak kantatzen. Aurreikusita dute herriko sei gunetan kantuan egitea. Ibilbidea honakoa izango da: Uruburu, San Roke, Lasao, Salbador, Torrealdea eta Herriko Plaza. Gurasoak ere kantuan egitera gonbidatuta daude.
Ikastetxetik jakinarazi dute eguraldi txarrarekin plazako arkupean eta eskolan abestuko dutela.