San Blas eguna: honela egiten du opila Nati Arrietak

Ubane Madera 2011ko otsailaren 2a

Inguruko etxe-barru, gozodenda eta okindegi askotan dagoen anis usainak erakusten duen moduan, gaur, otsailaren 3a da San Blas eguna. Bestela esanda, San Blas opilak jateko, eta askok  bedeinkatzeko eguna. Elgetan, adibidez, ohitura handia dago San Blasak egin eta bedeinkatzeko, eta bertako Nati Arrietak eman digu San Blas gozo-gozoak egiteko errezeta.

Osagaiak: 12 arrautza, bi kilo irin eta 36 kutxarakada azukre (hiru kutxarakada arrautza bakoitzeko) eta beste horrenbeste anis tanta,, Royala hiru bat sobre, eta mantekila edo margarina beste 200 bat gramo.

Zela egin

“Nik mantekila urtu barik ipintzen dut, apurtu eta irinari botatzen diot. Eta masa egiteko, mahai gainean ipintzen dut menditxo bat irinarekin eta erdian zuloa egiten ditut. Zulorako gertu izaten ditut arrautzak eta azukrea batiduta tenedorearekin. Niri ez zait batidorarekin gustatzen. Arrautza eta azukrea batidu espumoso jarri arte, bota anis tantak, erdian egindako zulora bota, Royala ere bai.

Forma eman eta labara

Hori, eskuekin batuaz batuaz, bola bat egiten da. Borobila egin eta trapu batekin tapatuta eduki, denbora izanez gero. Gero formak eman eta tenedorearekin apur bat zulatu, bestela harrotu egiten da. Eta gero labara, laba beroa dagoela. 190-200 bat gradutan izaten dut nik. Ez da tostatu behar, segituan egiten da. Sendoeraren arabera, ordu laurdenean nahikoa izaten da".

Zuria egiteko

Eta gainekoa egiteko: "12 arrautzei hiru zuringo kendu, 400 bat azukre glas egin (batidorarekin). Lehenengo zuringoak jaso, a punto de nive eta glasa bota. Hori gertu izan, eta opilak bero-bero daudela, zuria gainean zabaldu"… eta on egin!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak