Oinezkoen guneak seinalatzeko lehenengo panelak ipinita

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko otsailaren 2a

Hiru ipini dituzte. Beste hiru ipintzea falta da.

Panel berriak ikusi ditugu aste honetan herriko kaleetan. Oinezkoek lehentasuna duten guneak seinalatzera datoz. Ipinita daude Domingo Iturbe kalean, eskolarako bidean; Salbador kalearen goiko aldean; eta San Roke kaleko beheko sarreran. Udaletxean azaldu digutenez beste hiru seinale ipintzea falta da; antzokiko sarreran, San Roke kaleko goiko aldean eta Asentzion.Herritarrei seinaleak errespetatzeko eskatzen zaie.
     Udalak, bestalde, jakin gura du herritarrek nola baloratzen dituzten arautegi berriak ekarri dituen aldaketak. Helburu horrekin etxez-etxe galdetegi bat banatuko dutela jakinarazi dute. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak