Pediatria zerbitzuarekin lotuta sinadurak batzeko mahaia ipiniko dute

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko otsailaren 1a

Udalak 73 sinadura batu ditu honezkero. Beste 15 egun zabaldu dute sinadurak batzeko epea eta barikuan mahaia ipiniko dute Plaza Barrenean.

Herritarrek kezka agertu dute egungo pediatria zerbitzuarekin eta Udalak hobetzeko eskaera egin nahi du Eusko Jaurlaritzan. Zerbitzu zabalagoa pediatra euskaldunarekin eta titulatuarekin, horiek eskaerak. Azken asteotan udaletxean jaso dituzte sinadurak; 73 momentuz.

Sinadura gehiago helburu

      Herritar batek baino gehiagok aipatu omen du sinatuko lukeela, baina ordutegia gaizki datorkiola. Bada, 15 egun luzatu dute sinadurak batzeko epea eta gizarte-ongizate sailetik mahaia ipiniko dute herritar gehiagoren sinadurak batzeko. Barikuan, hilak 4, ipiniko dute mahaia Plaza Barrenian 18:30etik 19:30era.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak