Apirilaren 14an, eguena, iritsiko da Korrika 17 Elgetara. Elorriotik sartuko da Debagoienean. 06:00ak aldera izango da hori. Batzordea osatzeko dei egin dute. Badago zer egin: kilometroak saldu, Korrika laguntzailea kanpaina zabaldu, Korrika materiala saldu, Korrika txikia antolatu... Herritarrak 19:00etan udaletxean egingo den batzarrera deitu dituzte.