Udalak ludoteka eta gazteleku zerbitzuetan izenemate epe berria zabaldu du

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko urtarrilaren 31

Zerbitzu horiek otsailetik maiatzera bitartean erabili nahi dutenek lau hilabeteko kuota ordainduko dute.

Orain arte kuota bakarra zegoen, ikasturte osokoa. Orain, ordea, zerbitzu horietako bat otsailetik maiatzerainoko  epean erabili nahi dutenek kuota txikiagoa ordainduta egin ahalko dute. Interesatuek udaletxera edo ludoteka-gazteleku zerbitzuetara jo beharko dute.

Ludoteka

Ume bakoitzeko prezioa 88 euro da. Familia bereko bigarren umeak 76 euro ordainduko ditu, eta hirugarrenak 54 euro. Zerbitzua astelehenetik barikura bitartean dago zabalik, 16:00etatik 19:00etara.

Gaztelekua

Barikutan (19:00-21:00), zapatutan (17:00-21:00) eta domeketan (17:00-20:00) ematen den zerbitzua da honakoa. Prezioa lau hilabeteotarako 72 euro da umeko. Familia bereko bigarren umeak 60 euro ordainduko ditu, eta hirugarrenak 54 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak