'Elgeta 2020: zelako Elgeta nahi dugu' izeneko prozesu parte-hartzailearen azken bilera deitu du Udalak eguenerako, otsailak 3. Bertan, herritarrekin egin diren lan bileretan jasotakoak aurkeztu eta baloratu egingo dituzte, baita azken ondorioak atera eta lehentasunak finkatu ere. Udaletxeko areto nagusian egingo dute 19:00etan hasita.