Udaletxea, liburutegia, ludoteka, frontoia eta gainerako kirol instalazio guztiak itxita egongo dira bihar Elgetan. Bestalde, Udalak antolatuta hasi berria den dantza tradizionalen ikastaroko saioa ere ez da egingo.
Eskolan langileen %95ak bat egin du greba deialdirekin. Jakitera eman dutenez zuzendaria eta beste bi irakasle soilik egongo dira ikastetxean. Gainera, ez da jantoki zerbitzurik egongo. Hala, familiei ohartarazi zaie umeek bazkaria eraman beharko dutela eskolara.
Haurreskolan ere bat egin dute greba deialdiarekin. Zerbitzu minimoa egongo da 14:30ak arte.