DKS saria jaso du Emilio Mandalunizek

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko urtarrilaren 23a

25 urtean Elgetako Txirrindularitza Elkartean egindako lanarengatik Elgetako Udalaren saria jaso du.

Barikuan banatu zituzten Debagoieneko III. Kirol Sariak Aramaion eta Emilio Mandaluniz izan zen sarituetako bat. Elgetako Txirrindularitza Elkarteko presidentea izan da urteetan eta lan handia egin du 25 urtean Elgetako Mendi Kriteriuma antolatzen zein Elgeta lasterketa garrantzitsuen helmuga izan den bakoitzean.

     Elgetako Udalaren saria jaso du Emilio Mandalunizek Oxel Erostarbe alkatearen eskutik. "Nik jasotzen dut, baina sari hau bidegurutzetan egon diren guztiendako da", esan zuen sarituak. Elgetako Mendi Kriteriumaren inguruan esan zuen aurten jokatu ez izan arren saiatuko direla atzera ere taldetxoa antolatzen eta aurrera eramaten. "Guk 25 urtean antolatu dugu eta erreleboa behar dugu. Saiatuko gara talde berria egiten eta, noski, prest gaude lehenengo urteetan gure laguntza eskaintzeko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak