Elgetako haurreskolan plaza libreak gelditzen dira

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko urtarrilaren 24a

Izenemate epea zabalik dago zerbitzua martxotik ekainera bitartean erabiltzen hasi nahi duten familiendako.

Haurreskolan betetako plaza-kopurua %60koa edo txikiagoa bada, izena emateko epea etengabe izango da irekia. Elgetaren kasua izan ohi da.

Hileko kuota

Familiek zerbitzua erabiltzeagatik hilean ordaindu behar duten kuota honakoa da:

. 5 ordu edo gutxiago: 151 euro

. 5 ordu baino gehiago: 198 euro

. egokitze-aldia: 141 euro

Haurreskolan hasi ahal izateko haurrek 16 aste beteta izango dute. Haurrak ezin du haurreskolan zortzi ordu baino gehiago eman eta gomendatzen da gutxienez bi ordu egotea. Haurreskolan lehenengo aldiz sartzen den haur orok egokitze-epea bete beharko du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak