Eskolako danborradak San Sebastian Kofradiako Nobleendako emanaldia egin du

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko urtarrilaren 20a

Eguerdian eliza atarian elkartu dira San Sebastian Kofradiako Nobleak eta Haur Hezkuntzako neska-mutikoak. Bigarren urtez eskolako danborradak emanaldi berezia egin du Nobleendako. Amantala soinean eta txanoa buruan 2-5 urte bitarteko umeek San Sebastian martxa eta Realaren himnoa eskaini dituzte. Danbor-jole trebeak direla erakutsi dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak