Miss Morgue antzezlana komedia bat da. Bakardadearen gaineko lana da; bakardadea begirada guztietatik ikusita.
Ikuskizun bisuala da Miss Morgue, testurik gabekoa; hari narratiboa eta dramatikoa keinuen bitartez gauzatzen dute. Bakartasunaz zer pentsatua emango duen antzezlana izango da gaur Elgetan eskainiko dutena.
Harremanak egiteko arazoa
Protagonistak gorputegi batean egiten du lan. Gizon bakartia da; gorputegiko lau paretetara murriztu du bere bizitza. Hildakoekin ematen du egun guztia, eta horiek ez dutenez berbarik egiten, sozialki harremanak egiteko arazoak ditu protagonistak.
Baina, halako batean, gorputegian dauden bi hilotzek bizia hartuko dute. Hala, horien laguntzarekin protagonistak bere beldurrak gaindituko ditu.