Herri eskolako haur hezkuntzako neska-mutikoendako egun berezia izango da biharkoa. San Sebastian martxa prestatzen aritu dira egunotan eta bihar, urtarrilak 20, ikasitakoa jendaurrean erakusteko eguna izango da. Etor Zubiaurreren gidaritzapean jendaurreko bi emanaldi egingo dituzte; 11:50ean eliza atarian eta 15:30ean eskolako jolastokian.