Kobrezko 350 metro kable lapurtu dituzte Pagatzatik

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko urtarrilaren 12a

Industrialdeko gune berrian farolek ez dute argirik egiten.

 

 

Atzo, martitzena, izan ziren ertzainak Elgetan. “Linea oso bat eraman dute, kable nahiko sendoa. Moztu eta eraman egin dute”, adierazi du udal brigadako burua den Fernando Zenitagoiak. Udalak urgentziazko salaketa ipini du eta Ertzaintzak zabalik du ikerketa. “Farolen kutxa zabaldu, kablea moztu eta eraman egin dute. Operazio arriskutsua da, baina lapurrak oso trebeak dira zeregin horietan”, esan dute Ertzaintzatik. Linea berriz ipini bitartean kaleko argi barik jarraituko dute Pagatzako pabilioi berrien inguruan.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak