Saioa hasteko Diputazioak azken hiru urteetan landutako Kudeaketa Planaren berri eman zuen Diputatuak eta horren harira zehaztu zuen, besteak beste, finkatutako helburuetatik ia %90 beteta zituztela 2010ko ekainerako.
Ondoren han bildutako herritarrek euren iritzi eta ikuspuntuak helarazi zioten Egañari. Hala, Oxel Erostarbe alkateak kritikatu zuen herri txikiak hutsaren hurrengoa direla Diputazioarentzat eta diru-laguntzen falta ere azpimarratu zuen.
Garraioa eta kulturgintza
Errepide sarea eta garraio publikoa ere izan zituzten hizpide eta hainbat kezka azaldu zituzten elgetarrek. Besteak beste kritikatu zuten errepide sarea hobetzen inbertsio izugarriak egin harren, herri txikietako loturak berdin segitzen dutela. Egañak erantzun zien datorren legealdian loturak hobetzea izango dela lehentasuna. Garraio publikoari dagokinez, herritarrei erraztasunak emateko beharra azpimarratu zuten elgetarrek.
Lurralde oreka kulturgintzara aplikatzea eta erakundeen arteko elkarlana sustatzea izan ziren herritarren beste eskari batzuk.