Etxebizitza beharrak ezagutzeko galdeketa egingo du Udalak

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko urtarrilaren 11

Udalak eskatu die datozen urteetan etxebizitza bat erostea aurreikusten duten herritarrei hilaren 31a baino lehen galdeketa hori betetzeko

Elgetako Udala aztertzen ari da herri gunean babestutako etxebizitzak egitea. Hasierako asmoa da gaur egun hutsik dauden eraikin batzuk zaharberritzea. Hala, uneotan etxebizitza beharra benetan zein den neurtu gura dute udal ordezkariek.

     Datozen urteetan etxebizitza bat erostea aurreikusten duten herritarrei datuak emateko eskatu die Udalak. Urtarrilaren 31ra arteko epea ipini dute horretarako. Bi bide daude galdeketa betetzeko; elgeta.org udal webgunearen bitartez betetzea edo etxez etxe banatutako orriak bete eta udaletxeko sarreran dagoen Herritarren buzoira eramatea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak