Jendetsua izan zen domekan, urtarrilak 9, Intxortan egindako ekitaldia. 10:30ean salda eta sagardoa banatu zituzten bertaratutakoen artean eta ondoren ekitaldia egin zuten bertsoekin eta hitzaldiarekin. 11:00ak aldera talde argazkia atera zuten 'Amnistia eta askatasuna' zioen pankartarekin.