INEMek emandako datuen arabera abendua ixterakoan 39 elgetar zeuden langabezia bulegoan izena emanda. Langabezia tasa, herrian, %7,93 da. Debagoieneko langabezia tasaren azpitik gaude; tasa hori %9,44 da. Momentuan, Leintz Gatzaga eta Oñati dira tasa txikienak dituztenak.