Edurne Egaña foru diputatuak bilera egingo du elgetarrekin hilaren 10ean

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko urt. 4a, 16:08

Foru Aldundiko Lehendakaritzako eta Foru Administrazioko Departamentuaren diputatua urtarrilaren 10ean, astelehena, elkartuko da elgetarrekin. Udaletxeko osoko bilkuren aretoan izango da, 18:30ean hasita.

 

Diputazioak azken hiru urteetan landu duen 'Kudeaketa Plana'-ren berri emango du Edurne Egañak. Gogoratu behar dugu, Elgetako Udala sartu berria dela herritarren parte-hartzea bultzatzea eta herritarren iritzia jasotzea helburu duen plan horretan eta hainbat inkesta zein lan bilera egin direla azken hilabeteotan herrian. Egindako galdetegien ondotik jasotako emaitzak eta burututako lan bileretatik ateratako ondorio nagusiak memoria batean jasoko dira. Gainera, publikoki aurkeztuko dira eta partaide guztiekin elkarbanatuko dira.

     Bileran, bestalde, herritarrek euren iritziak eta ekarpenak aurkezteko aukera izango dute. Herritar guztiei zabaldutako bilera da, baina izena eman behar da aurrez 943 112 290 telefono zenbakira deituta edo gipuzkoaeraikitzen@gipuzkoaeraikitzen.net helbide elektronikora idatziz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak