Umeen pilota txapelketako finalak jokatu izen lehenengo eta bakoitzak bere mailan lan polita egin zuen kantxan. Umeen sari banaketa egin ostean hasi ziren nagusien finalak. 40 urtetik beherako mailan Sergio Bouzas eta David Peñalver nagusitu ziren 22-13. Odei Zenitagoiak eta Andoni Elortzak bigarren postuarekin konformatu behar izan zuten.
40 urtetik gorakoen kategorian, finala luzea izan zen orokorrean txapelketa guztiko partiduak bezala. Azkenean, 22-21 nagusitu ziren Jose Mari Zubiaurre eta Iñaki Ugarteburu. Bigarren egin zuten Alberto Telleriak eta Anjel Ibarluzeak.
Orain Frontenisa
Pilota txapelketa ezberdinak amaituta, urtarriletik aurrera frontenisaren txanda dator. Laster hasiko dira norgehiagokak.