Oñatiko hiltegia ez desagertzeko kapital publikoarekin merkataritza sozietate bat eratzea proposatu zen Mankomunitatetik eta Elgetako Udalak proiektu horretan sartzeko erabakia hartu du. Udalbatzak atzo eman zion lehenengo oniritzia egitasmoari.
Hamar omen dira Elgetan ganadua akabatzeko hiltegi zerbitzua erabiltzen duten baserritarrak. Batzuk Oñatiko hiltegira joan izan ohi dira, baina ez guztiak.
Zalantza guztiak tarteko, Elgetako Udalak Oñatiko hiltegiaren alde egin du. Ikusi egin behar orain herriko baserritarrek zer nolako erantzuna ematen duten.