Beste inora baino lehenago, Elgetara etorri da aurten ere Olentzero

Larraitz Zeberio Lekuona 2010eko abenduaren 24a

Euripean iritsi da Herriko plazara. Kartak batu eta goxokiak banatu ditu txikienen artean.

 

Puntual, oso puntual etorri da aurten Olentzero Elgetara. Giro txarrarekin egin du Intxortatik Elgetarako bidea eta ziztu bizian etorri da nonbait. 18:30erako Herriko plazan zen astoa lagun zuela. Ilara egin dute herriko neska-mutikoek Olentzerori karta eta patxo bana emateko. Ikazkinak, bere aldetik, goxokiak banatu ditu umeen artean. Bihar Euskal Herriko gainerako herrietan izango da.

Bihar goizean, Gabon kantak

Maala Guraso elkarteak antolatuta Gabon kantak abestuko dituzte bihar goizean Elgetan. 11:00etarako egin dute hitzordua Herriko plazan. 12:30ean salda eta txorizoa banatuko dituztela agindu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak