Mari Domingi: "Formal usaina hartu dut nik Elgetan"

Larraitz Zeberio Lekuona 2010ko abe. 23a, 15:21

Goizean, herriko neska-mutikoekin izan da Mari Domingi. Olentzero iluntzerako Herriko plazan izango omen da. Ia opari guztiak prest omen dauzka.

"Gauza asko eskatu dituzue, eta dena ezin da. Baina opari polit-politak prestatu ditugu aurtengoan ere", esan die gaur Mari Domingik Elgetako umeei. 11:00ak aldera elkartu da eurekin herriko ludotekan. Intxortatik zetorrela esan die, han bizi omen da Olentzerorekin. Ikazkina galtzak bete lan omen dabil. "Opari gutxi batzuk batzea gelditzen zaigu eta paper barik geratu gara. Elgetatik opari horiek batzeko papera igotzeko eskatu dit".

Zahartuta omen dago Olentzeroren astoa. Hori ere esan du gaur goizean Mari Domingik. "Beste bat behar dugu. Saiatu gara ekartzen, baina ez dugu lortu. Ezagutzen baduzue baten bat asto txiki bat duena, esan guri, bale?", esan die umeei Olentzeroren laguntzaileak.

Ipuinak kontatu ditu

Elgetako umeei bi ipuin kontatu dizkie Mari Domingik. Lehenengo Olentzero nola ezagutu zuen kontatu die, eta ondoren Olentzeroren ipuina kontatu die. Kantuan ere egin dute. Horra Mari Domingi eta Olentzero kantuak abestu dituzte elkarrekin.

Olentzero, 18.30ean

Ordu horretarako espero dugu gaur, hilak 23, Olentzero Elgetan. Aurretik, Maala guraso elkarteak txokolate beroa banatuko du Herriko plazan eta Elgetako musika ikasle gazteek Gabon kantak eskainiko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak