Herriko bost produktore gertu daude zuzeneko salmenta egiteko

Larraitz Zeberio Lekuona 2010ko abe. 22a, 12:05

Erosteko interesa dutenek zuzenean jarri behar dute harremanetan produktoreekin.

Etxean hazitako barazkiak, babarrunak, sagarrak, intxaurrak eta abar eskaintzen dituzten baserritarren eta ortuzainen zerrenda ikusgai dago elgeta.org webgunean.
     Jose Luis Larrañaga (Jarikotxo), Jose Antonio Ojanguren (Aizkorta), Sebas Arantzabal (Zabaleta), Pedro Mari Ubera eta Arantza Askasibar (Jalotza) dira zuzeneko salmenta egiteko prest agertu diren lehenengo bost produktoreak. Barazkiak, patatak, babarrunak, intxaurrak eta sagarrak eskaintzen dituzte, nork bere produkzioaren arabera.
     Produktu horiek erosteko interesa izanez gero, produktoreekin ipini behar da harremanetan. Udalak zubi lanak egin ditu orain arte. Aurrerantzean saltzailearen eta eroslearen artean finkatuko dira salneurria, maiztasuna-eta. 

Etxeko produktuak

"Zerrendako baserritarrek ezin dutelako gehiago eman, baserriko produktuak erosi nahi dituen herritarren bat lortu ezinik geratzen bada jar dadila gurekin harremanetan", adierazi dute Udaletik. "Komeni zaigu interesa daukaten herritar guztien berri izatea. Eta, behar izanez gero, sustatuko dugu baserritar gehiago anima daitezen etxeko produktuak eskaintzera". Gogoratu behar da, aldi berean, herriko dendetan ere herrian egindako produktuak eskaini ohi dituztela. Herriko zenbait produktorek denda horietan jartzen dituzte salgai etxeko produktuak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak