Baserritar eta erosleen arteko zuzeneko salmenta bultzatuz

Txomin Madina Milikua 2010ko abe. 15a, 16:19

Herriko produktuak baloratzea eta herriko baserrietako produkzioa bultzatzea. Horietxek dira Elgetan abiarazi berri  duten egitasmoaren helburuak. Asmoa da zuzeneko salmenta egitea, eta momentuz, lau baserrik eta 12 erosle potentzialek eman dute izena. Tartean daude Pedro Mari Ubera eta Jose Luis Larrañaga baserritarrak. Euren esanetan, egun bezero finko batzuk dituzte, askotan adineko jendea.

Elgetako produktuak baloratu eta indartzea. Horrelaxe azaltzen du Sebas Arantzabal Elgetako baserritarrak herrian abiarazi duten ekimenaren helburua. Baserritarren batzordetik abiarazi eta Udalarekin elkarlanean ari dira berau bultzatzen eta xehetasunak zehazteke dauden arren salmenta zuzena du oinarri: herriko baserrietan egindako produktuak zuzenean baserritarrei erostea.

Momentuz lau baserritarrek eman dute izena bertan, tartean Pedro Mari Uberak eta Jose Luis Larrañagak. Euren esanetan, egun bezero finko batzuk dituzte, askotan adineko jendea.

12 bezero

Elgetako udaletik jakinarazi dutenez, oraingoz, 12 bezero potentzialek egin dute bat ekimenarekin. Enara Merino da horietako bat, eta bi onura nagusi aipatu ditu: batetik, produktuak herrikoak izateak ematen duen konfiantza, eta bestetik, erosotasuna.

Ekimen honetan udalak duen papera zubi lanak egitea da: baserritarrak egon daitezkeen bezero potentzialekin harremanetan jartzea. Udaletik gaineratu dutenez, egitasmo irekia da eta interesa dutenek, udaletxera jo besterik ez dute.

Ez da hau baina gai honen inguruan Udaletik lantzen ari diren ekimen bakarra: irailean herriko baserrietako prokduktuekin egiten den azoka maizago egitea edo herriko dendetan bertako produktuak nabarmentzea, esaterako. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak