Berrikuntza garrantzitsuak aurten Gabon jaietako egitarauan

Larraitz Zeberio Lekuona 2010ko abe. 14a, 17:15

Gabonetan egitarau zabalagoa eta landuagoa izango dugu aurten. Lan taldea osatu dute herriko hainbat eragilek eta hainbat gauza berri egiteko aukera eman du horrek.


Udalak, ludotekako eta gaztelekuko hezitzaileek, jaio berria den Txirikil aisialdi taldeko kideek, Maala Guraso Elkarteak eta musika irakasleak osatzen dute Gabonetako egitaraua prestatzen lagundu duen lantaldea.            Berrikuntzen artean jakin abenduaren 23an, Mari Domingi Olentzerorekin batera etorriko dela Elgetara. Umeek urteroko irteera egingo dute Intxortara Olentzeroren bila. 11.00etan abiatuko dira Herriko plazatik. Jakin dugunez, Mari Domingik ipuinak kontatuko ditu egun horretan.

Haur parkea bost egunez

Gabonetako haur parkean ere nobedadeak egongo dira. Hilaren 27tik 31ra bitartean egunero egongo da ekitaldiren bat. Puzgarriek inauguratuko dute parkea eta txandaka jolasak eta tailerrak, euskal dantzak, film emanaldia eta txotxongilo ikuskizuna egongo dira.

Gazteendako disko festa

Urte zaharra agurtzeko eta berriari ongietorria egiteko aukera ere egongo da herrian. Lehenengo aldiz gaztetxoendako disko festa eta karaokea antolatu dituzte. Hilaren 30ean izango da hori eta 10 urtetik gorakoendako da. Skate erakustaldia urtarrilaren 3an egingo dute aurten eta bost urtetik gorako haurrendako izango da. Ezinbestekoa da aurrez izena ematea. Urtarrilaren 5ean, berriz, sorkuntza erakustaldia egingo dute umeek. Gabonetan egindakoa erakutsiko dute Espaloian. Gabonetako egitaraua jasotzen duen esku-orria martitzenean banatuko dute eskolan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak