Mizpirualde egoitzan dauden elgetarrei bisita, hilaren 22an

Larraitz Zeberio Lekuona 2010eko abenduaren 14a

Irteera horretan parte hartzeko interesa dutenek Udal Gizarte Zerbitzuetara deitu behar dute.

Udalak urtero antolatzen duen ekintza da eta ipini dute data dagoeneko. Aurten, abenduaren 22an egingo dute bisita. Asmoa da Elgetatik 15:30ean irtetea. Txistorra-jana eta musika izango dituzte Mizpirualden arratsalde pasa egiteko. Udal Gizarte Zerbitzuetatik adierazi dute laguntzaileak behar dituztela. Animatuz gero deitu udaletxera; 943 768 022. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak