700 arimek bete zuten Elgetako Espaloia Berri Txarrak taldea ikusteko

Ander Monedero 2010ko abe. 12a, 19:49

'Libre', 'Jaio.Musika.Hil' eta 'Payola' lanetako abestietan oinarritu zuten emanaldia

Bertan izandakoak nekez ahaztuko dute egubakoitzeko gaua. Berri Txarrak inoiz baino forma hobeagoan daudela erakutsi zuten. Kontzertua berotzeko, Sarkorren hardcore-punk melodikoa izan zen. Ez zuten beraien helburua lotu, izan ere,  publikoa hotz geratu zen.


Disko berriko 'Dortoken mendean' abestiarekin hasi zuen Berri Txarrak taldeak emanaldia. Azken hiru diskoetako abestietan oinarritu zuten emanaldia eta Oreka abestian Red Hot Chilli Peppers taldearen abesti bat sartu zuten.
Askorentzako kontzertuko momenturik bereziena Mikel Laboaren Liluraren kontra abestia izan zen. Kontzertua bukatzeko Denak ez du balio abestia jo zuten.


Urtea bukatzeko lau kontzertu programatu zituzten, eta horietako lehenengoa izan zen Elgetakoa. Beste hiruak zapatuan Anoetako Gaztetxean emandakoa, eta azken bi kontzertuak gaur eta bihar Bilboko Kafe Antzokian eskainiko dituzte.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak