Oxel Erostarbe Elgetako alkatea gaur Goiena Telebistan eta 'Goiena.net'-en zuzenean

Maider Arregi 2010eko azaroaren 30a

Oxel Erostarbe Elgetako alkatea Goiena Telebistako 'Magazinea'-n izango da gaur, zuzenean, 19:45etik aurrera. Saioa 'Goiena.net'-en ere jarraitu ahal izango da zuzen-zuzenean livestream-en bitartez. Arritxu Barruso eta Eneko Azkarateren galderei erantzungo die Elgetako alkateak. Baina, ikus-entzuleok ere aukera izango duzue galderak egiteko.

Herritarrok hainbat modu izango duzue Elgetako alkateari galdetzeko: telefonoz, 943 25 05 03 zenbakira deituta; 'Goiena.net'-en bertan, galdera aldez aurretik bidalita eta, bestalde, 'Goiena.net'-en zuzenean ere jarraitu ahal izango saioa eta iruzkinak egiteko aukera izango da: www.livestream.com/goienatv helbidean eta goiena.net atariko portadan. Saioa jarraitu edota galderak bidal ditzakezu twitter eta Facebook bitartez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak